Jean-Pierre Recalt
Zatiak
Bralearen deskribapena
Jean-Pierre Récalt-ek Brale dantzaren azken zatia, karakoiltzea, deskribatzen du. Esplikatzen du, dantza deskribatzen duen marrazki bakarra erakutsiz, 8 irudiz osatua dela Bralea. "L" hizkia laboraria da, "I" entseinaria eta "J" jauna. 8 irudiek, 3 pertsonai horien ibilbideak deskribatzen dituzte, jendez osatu kateak segituak ala ez.
Jean-Pierre Recalt. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1102
Bralearen babestea Beltzeriaren ganik
Jean-Pierra Recaltek esplikatzen du Garat-Arhanek erakutsi manera Bralearen atxikitzeko. Beltzeriak (buhameak eta Kautereak) behar du borobilaren inguruan egon babesteko, arrotz batek ez dezan bralea motz. Ematen du ere 1970an egin zuten maskaradaren adibidea. Entzun zuten Larraineko gazteek nahi zutela Bralea hautsi. Ongi antolatu ziren bralearen babesteko, baina ez zen deus ere gertatu.
Jean-Pierre Recalt. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1105
Errezarret apeza kultura bultzazaile
Jean-Pierra Recaltek aipatzen du Errezarret apeza. Eskolan erakasle ukan zuen, euskaraz harrarazten zituen bere garaiko haurrak, euskal kantuak erakutsi zizkien, eta euskaltasun kontzientzia piztu. Dantzatzeko gogoa eman zien ere gazteei, Pierra Garat-Arhane dantzari ohia eta atabalaria ekarraraziz, dantza erakusteko. Berari esker Ibar eskuinean, maskaradak eta pastoralak berriz abiatu ziren.
Jean-Pierre Recalt. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1094
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Jean-Pierre Recalt 1952ko apirilaren 13an sortua da, Saint Estèphe herrian (Gironda). Haren burasoek mahastian lan egiten zuten. Familia Altzaira itzuli zen, 6 hilabete zituelarik. Jean-Pierrek bi anaia eta arreba bat baditu. Altzaiko eskola pribatuan hasi zen ikasten. Han, Errezarret apezak klaseak ematen zituen, eta gazteei dantza eta kantua irakasten eta euskararen eta kulturaren balioaz ohartarazten lan handia egin zuen.
Marcel Errezarret apezari esker eta Pierre Aguer Garat Arhane atabalari eta dantza-maisu famatuak lagundurik, Jean-Pierrek dantzan ikasi zuen, eta 1970ean, lehen aldikotz, maskaradan parte hartu zuen, Txerrero gisa. Orduz geroz, bera ere irakasten hasi zen.
Altzain, maskarada (1970, 1976, 1991, 1998) eta pastorala (1973, 1989, 1999) anitz izan zen. Aguer Garat Arhane eta Pierre Bordaçarre Etxahun-Iruri musikariek lagundurik, bost dantzari hoberenek osatu Aintzindarien taldea leku guzietan galdegina zen, orokorki xiberotar dantzariak galdeginak diren bezala, haien dantza teknikak xiberotar ez direnen ikusmina pizten baitu.
Izan duen ibilbide aberatsean, Jean-Pierre Xiberoko pastoral errejent emankorrenetarik bilakatu da. 1991z geroz, hamahiru pastoralen taula zuzendari izan da.
Xiberotar dantza ohituren jakintza sendoa, zehatza eta zorrotza badu. Beti prest da haien aipatzeko eta transmititzeko.