Gaia(k):

Jean Nesprias

Jean Nesprias

Zatiak

"Ez da sekula ahantzi behar euskal dantzaz mintzo garela eta ez dantzaz orokorki"

Jean Nesprias euskal dantzaren bilakaeraren, eboluzioaren alde da. Halere, ez da sekula ahantzi behar euskal dantzaz mintzo garela eta ez dantzaz orokorki. Euskal dantza egin nahi du. Hori du erakatsi bizi guzian eta ez dela besterik erakasteko gai dio.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2012 - 19AV39

Tradizioaren presentzia lurraldeen arabera

Dantza herrikoiak azkar daude bai Xiberuan bai eta Baxenabarren, bereziki Donibane Garazin eta Baigorrin. Aldiz lapurtar dantzariek ez dute ber fama. Geroztik lurralde huntan taldeak sortu dira, besteak beste Jean Nesprias-i esker.

Jean Nesprias. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV67

Don Segundo Olaeta dantza maisuaren metodoa

Segundo Olaetaren erakaspen metodoa berezia zen: errepika jarririk iragaiten zen. Zangoak nola eman, bai eta urratsak erakusten zituen. Gero, ikasle eta erakasle (Segundo bere haurrekin) xutitzen ziren dantzatzeko. Jean Nespriasek iritzi kritikoa azaltzen dauku.

Jean Nesprias. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV43

Segundo Olaetaren hastapenak Biarritzen

Jean Nesprias hasi zen euskal dantzen ikasten Olaetarekin, 12 urte zituelarik, 1939an. Urricariet apezak errezibitu zuen Olaeta Biarritzen, Espainiako gerla zibileko iheslariak Frantziara jin zirelarik. Urricariet bikarioa Biarritzeko Immaculée eskolako zuzendaria zen eta Jean Nesprias eskola horretara joaten zen. Olaeta eskolara jin zen eta dantza ikasi nahi zuten guziak harekin ari izan ziren. J. Nesprias horrela lotu zen euskal dantzari.

Jean Nesprias. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV39

Segundo Olaeta: gizon maitagarria eta sinplea

Segundo Olaeta ez zen kontentagaitza edo zorrotza, alderantziz, biziki maitagarria eta sinplea zen. Frantsesez mintzatzea pixka bat zaila zitzaion. Baina behar zelarik, "tam tam puñeta" aski fite heldu zitzaion! Gero, taldeak segitu zuen Victor haren semearekin. Victor, duela guti zendua, Jean Nespriasen adiskide haundia zen. Olaetaren haurrek aita laguntzen zuten, baina berak zuen errepika gidatzen. Batzuetan, haren haurrak ikasleekin elkartzen ziren, birak elkarrekin eginak baitzituzten Ameriketan. Hastapenean, Paris hartu zuten iheslekutzat eta bira haundiak egin zituzten atzerrian. Olaeta Gernikako taldearen zuzendari izana zen, orkestra barne. Gizon haundia zen, haundia bezain sinplea.

Jean Nesprias. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV41

Dantza eta euskal dantza

Jean Nesprias-ek dantza bilakaera aipatzen du. Aldaketaren alde bada ere, ez du nahi « euskal » izatea galtzea. Euskal dantza eta dantza bereizten ditu.

Jean Nesprias. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19av0049

Orok Bat: parropiako taldea

Jean Nesprias, hasi zen 1941 urtean euskal dantzak erakasten (lehenik mutikoei, gero neskei) Orok Bat eliz elkartean, Angeluko Blancpignon parropian, Bassaisteguy erretorak galdeginik. Hau egona zen bikario Biarritzen Urricariet apezarekin eta Segundo Olaeta ongi ezagutzen zuen. Gazteei futbolaz aparte beste zerbait proposatzeko, Jean Nesprias-ek Orok Bat dantza taldea sortu zuen 1943an.

Jean Nesprias. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV53

Dantzari eta musikari ber momentuan

Jean Nesprias-ek erakatsi du beti dantza txistua joz kurtso denboran. Solfeoa ikasi ondoren (saxofonoan ari zen), txistua ikasi zuen Jean Hillau Baigorriarrarekin. Hillauk, bere erakaskuntza metodo propioa zuen. Nesprias-ek Hillau-k transmititu dion metodoa erabiltzen du beti: bere semeari metodo bera ikasia dio eta bere ikasleei ere. Dantza eta txistua erakasten segitu du beti.

Jean Nesprias. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV75

Emazteen lekua Olaeta taldean

Olaetaren garaian emazteek ez zituzten gizonen dantzak ematen. Gaur egun mutiko eskasa bada dantza taldeetan (football-ari lotzen dira gehiago). Talde batzu badira nun ez den gehiago mutikorik eta neskek beraz mutikoen errepertorioa dantzatzen dute. Olaeta taldean, emazteek dantza mistoak eta Arku dantzak egiten zituzten. Emazteendako dantza batzu sortu ditu, denen gustuko ez dena izan. Errepikaldietan gizonak eta emazteak nahasten ziren.

Jean Nesprias. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV45

Gehiago jakin

Gehiago jakin

Jean Nesprias 1927ko ekainaren 18an sortua da, Biarritzeko "Sabaou" etxaldean. Haren aita, 17 urteetan mutil gisa jinik, han plantatu zen, etxeko alabarekin ezkondu ondoan. Laborari familia batean hazi zen, beraz, bere bi anaiekin eta bi arrebekin. Biarritzeko Immaculée Conception eskolan ikasi zuen, 1941 arte. 14 urteetan, zertifikata erdietsirik, autoen mekanika ikasi zuen, hiru urteren buruan gaitasun agiria eskuratu arte, 1944an. 1955 arte ari izan zen lanbide hortan. Orduan, lana galdurik, erabaki zuen euskal dantzaren irakaskuntzaz bizitzea. Etchegaray kardinalaren sustengu moralarekin, Euskal Herriko parrokietan, eskola pribatuetan eta kultur elkarteetan ibili zen eta bere lanbidea sortu zuen, dantza irakasle gisa. Ohidurak elkartea izan zen, 1959az geroz, haren enplegatzaile ofiziala. 1969an, Gazteria eta Kiroletako Ministerioko Arteetako eta Ohitura Herrikoietako aholkulari tekniko eta pedagogiko bilakatu zen eta eskoletan eta kultur elkarteetan dantza irakasten segitu zuen. Irakasten ari izan zen berrogei urteetan (1955-1992), hogeita hamar bat herritan ari izan zen eta haur eta gazte biltzar handiak antolatu zituen, erregularki. Baionako eta Euskal Herriko nazioarteko festibala ere antolatu zuen. Jeanek Olaeta taldean ikasi zuen dantzan. 1943an, Angeluko Orok Bat taldea sortu zuen, 1963an Baionako Orai Bat bilakatu zena. Orai Bateko erretreta harturik, Jeanek Erro Bat taldea sortu zuen, 1993an. Txistua ere jotzen zuen, gazte-gazterik. Gaur egun oraino tresna horren irakasten segitzen du eta jotzen berdin, besta zenbaitetan. Jean Nesprias landestar batekin ezkondu zen, gaur egun zendua dena. Sei haurren aita da.

Philippe Oyhambururekin eta Koldo Zabalarekin, 1950-1980 urteetako Ipar Euskal Herriko dantza munduko beste bi eragile nagusirekin, onartu zuen, 2011n, Mizel Théret-en sorkuntza batean ("Oroitzen naiz") parte hartzea, beren ibilbidea erakutsiz.