Jean-Baptiste Héguy eta Erramun Franchisteguy
Zatia
Herriko bestak apezaren zaintzapean
Herriko dantza ohiturak apezaren manupean bizi ziren. Ilun zeinua jo ordu, dantzak gelditzen ziren. Iholdin, Joanes Batista herriko patroina ospatzen zen igandez, euskal dantzak baizik ez ziren emaiten eta kongregazioneko neskei debekatua zitzaien plazara agertzea.
Jean-Baptiste Héguy - Erramun Franchisteguy. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV633
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Jean-Baptiste Héguy 1935ean sortua da, Iholdiko Peyre etxean. Etxearen segida hartu zuen, 1949an zertifikata erdietsi orduko (bi anaia dira). Soldadugoan Aljerian egon zen denboraz aparte, Jean-Baptiste bere sortetxean egon da, bere amarekin (1986an zendua) eta bere herrian, non besta batzordean ari izan baita (lehendakari izan zen), Besta Berrin (kapitaina, besteak beste) eta herriko kontseiluan (1971tik goiti, hogei bat urtez).
Erramun Franchisteguy 1925ean sortua da, Iholdi Sadarrean. Han bizi izan da, 2008ko otsailean "Goxa Leku" adindunen etxean sartu arte. Ezkongabea izanik, bizi guzian familiaren etxaldean ari izan da, non bere arrebak segida hartu baitzuen. Arreba goizik alargundurik, Erramunek etxaldeko lan guzietan lagundu zuen. Erramunek dantza jauzien ematen ikasi zuen, 14 urteetarik goiti, Iholdiko hainbat etxetan, hala nola Otxartian, Fernand eta Charlot Franchisteguyrekin. Laket zitzaion herriko bestetan eta Besta Berriz dantzan aritzea. Besta Berriz hamar bat urtez beztitu zen.