Jakes Jaragoihen
Zatiak
Altzürükün, borroka iturri zagon Brale dantza utzirik
Jacques Jaragoyhenek kondatzen du nola Bralearen emaitea gelditu zen Altzürüküko maskaradetan. 1904an, Altzürükütarrak joan ziren Gamere-Zihigara maskaraden emaitea. Bralearen mementoan, herriko neskak bildu behar zituztelarik borobilera Brale kontrapasarentzat, Gamere-Zihigako mutikoak oldartu ziren eta borroka hasi zen. Zamaltzainaren zamaia hautsi zuten eta maskaradek gelditu behar izan zuten. Ondoko urtean aldiz Gamere-Zihigako gazteak etorri ziren Altzürüküra maskaraden emaiteko, baina herrian sartzeko barrikadan, Altzürükütarrek borroka abiatu zuten eta Gamerearrak ohildu. 1909ko urtean, Altzürükük maskaradak berriz abiatu zituzten baina deliberatu zuten ez gehiago Bralearen osorik emaitea. Eta geroztik zati bat baizik emaiten dute: Braletik jauztea, neskak konbidatu gabe.
Jakes Jaragoihen. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1193
Barrikada lehenagoko modan, hagarekin
Jacques Jaragoyhenek kondatzen du Altzürüküko maskaradak joan zirelarik Donaixti-Ibarrera 1951n, herrian sartzeko lehen barrikadan, herritarrek haga bat atxikitzen zutela bidearen trabatzeko, lehenagoko modan. Lehen dantzariak, txerreroak, behar izan zuen gainetik pasatu, buhameek lagundurik, maskaradek herrian sartzeko eskubidea ukan zezaten. Jakesek azpimaratzen du bere garaian ohitura atxikitzeko baizik egina zela eta ez desafio gisa.
Jakes Jaragoihen. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1202
Apeza maskaradaren alde, baina ondoko kontradantzak ez onartzen
Jacques Jaragoyhenek kondatzen du Altzürüküko maskaradak joan zirelarik Donaixti-Ibarrera 1951 edo 1957ean, mutikoek ondotik konbitatu zituztela herriko neskak kontradantza emaitera. Herriko apeza orduan horren kontra joan zen, musikariari segitzea debekatuz.
Jakes Jaragoyhen. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1203
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Jakes Jaragoyhen 1933ko urtarrilaren 30ean sortua da, Abehea etxean. Zazpi haurreko familia bateko mutiko bakarra zen. Haren aita, bere lau anaiak bezala, dantzaria zen. Jakesi, haurra zelarik, laket zitzaion aita dantzan ikustea, etxean. Nahiz eta neskek ez zuten orduan maskaradan parte hartzeko eskubiderik, haren arreba batek, Madalenak, dantza ikasi zuen. Berantago, Pariseko xiberotarrei irakatsi zien eta ondotik Larrainen, bere alabari, Etxart familiaren barnean, kantuz eta dantza aritzeko usaia baitzuten.
Jakes herriko eskolan ibili zen, hamalau urteetan zertifikata erdietsi arte. Ondotik, familiaren etxaldean ari izan zen.
Ez da sorterritik joan, salbu soldadugoaren denboran (26 hilabete, barne, urte bat Aljerian) eta dantzak eskaini zizkion aukeren karietara.