Gaia(k):

Izaskun Angoitia

Izaskun Angoitia

Zatiak

Tradizioa ez da zahartzen, aurrera baitoa etengabe

Dantza gorputzaren bidez komunikatzeko manera bat da, musikaren erritmoa segituz, hots gozamen handia eta poz iturri Izaskun Angoitiarentzat. Ez du bakarrik dantzatzen baizik eta beti taldean. Euskal dantza Euskal Herrian egiten den dantza da, era askotakoa : tradiziozkoa, garaikidea edo beste. Tradiziozko dantza beti aldatzen ari da baina sustraiak eduki behar ditu haratago joaiteko. "Tradizioak esan nahi du nunbaitetik gatozela norabait joateko". Mugimendu horretan ez da zahartzen, aurrera baitoa etengabe.

© Euskal kultur erakundea

Tradizioa ez baloratzeko, ezjakintasun handia daukagu

Bizitua dena beti sortzaile eta berritzaile izango da. Bakarrik erroetatik jalgi behar du, eta ez errexkerietan eta gauza berdintsuetan erori. Askotan ezjakintasun handia daukagu gure dantza tradizioaz (errepertorioa, sinboloak, etab.). Honek eragiten du sorkuntzetarik tradizioa baztertua eta ez estimatua izaitea. Izaskun Angoitia penagarri atxemaiten du tradiziozko alorrik ez dela landuko Bilbon egingo den dantza eta arte eszenikoen eskolan.

© Euskal kultur erakundea

Gehiago jakin

Izaskun Angoitia (Eibar, 1958) dantzaria da.