Henri Duhau
Zatiak
Enbata mugimenduaren sorreraren eragina ohiko ohituretan (1963)
Jadanik 1960an Enbata kaseta abertzaletasunaren ideiak zabaltzen hasia zen. Henri Duhau gaztea zen eta Baionara joaiten zen autobusez aldizkaria erostera: "beharriak idekitzen hasiak zutenek ohartzen ginen bazela zerbait pasatzen ari". Eta konturatu zen "ez zirela ihauteriak ikusiko lehenagoko moldean: ohitura soila zena ohitura kulturala bilakatzen hasi zen, bertze zerbait adierazi nahi zuena.
Henri Duhau. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV238
Elizaren babesa – apez bat dantza-irakaslea
1950-1960 urteetan elizak begi onez ikusten zuen euskal dantzen ikastea eta haien erakaskuntzan parte hartzen zuten apezek (lehenagoko garaietan emazteek fandangoa dantzatzea ez zutelarik onartzen). Bastidako Esperantza taldean, lehen dantza
Henri Duhau. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV223, 229
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Henri Duhau Beskoitzen sortua da, 1942an, laborari familia batean. 10 urte inguru zituelarik, euskal dantzak ikasten hasi zen, Séverin Ospitalek irakatsirik, eta gero, 1957-1958an, irakatsi zituen. Ondotik, Oinak Arin dantza taldea sortu zuen, Noël Guéçamburu (1929-1992) eta Lucien Ithurbiderekin. Lehen urteetan, talde hori segitu eta animatu zuen, Lapurdiko inauterien berriz piztean parte hartuz, orduan beheiti ari baitziren. Senperen ezkondu zen, 1968an, eta han, 1972an, Zirikolatz taldea sortu zen. Talde hori gaur egun oraino ari da. 1973tik aitzina, Ipar Euskal Herriko Euskal Dantzarien Biltzarra federazioko bulegoko kide izan zen eta, 1980tik aitzina, haren lehendakari. 1989an, EDBn eta Zirikolatz taldean zituen ardurak utzi zituen. Liburu bat idatzi zuen, talde horietan egin zuen ibilbideaz eta talde horiek Lapurdiko ohitura dantzatuen biziberritzean bete zuten eginkizunaz.
Henri Duhau, dantzari baino gehiago, dantza munduko arduradun, antolatzaile, eta federatzaile izan zen. Ematen dituen argibideak, beraz, orokorrak eta antolakuntza mailakoak dira (testuingurua, pertsona garrantzitsuak, etab.), teknikoak baino gehiago. Dantza bereziki maite duen eta bizi guzian sustatzera entseatu den euskal kulturaren alderdi bat da, euskara bezala, funtsean (ikus haren argitalpen desberdinak, bereziki "Hasian hasi-Beskoitzeko euskara").
Ikus ere Henri Duhau-ren liburu numerizatuen zerrenda