Gaia(k):

Germaine eta Jean-Fabien Lechardoy

Germaine eta Jean-Fabien Lechardoy

Zatiak

Armadako eta euskal dantzen errepertorioen arteko nahasketa

Germaine eta Jean-Fabien Lechardoy. Germaine Lechardoy oroitzen da bere aitaren erranetaz urrats nahasketeri buruz. Kondatzen du orain deitzen ditugun euskal dantza horietan, urrats ainitz armadako dantzetatik etortzendirela. Bere aitak eta bere garaikoek herriko dantzak egokitu edo osatu zituzten armadan ikasi urratsekin. Dantza adibideak emaiten ditu, Satan edo Lagabota bezala.

"Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - 19AV1018

Marti Heguiaphal-en irakaskuntza

Germaine Lechardoyek aipatzen du nola Marti Heguiaphal dantza maisuak erakutsi zion dantzan bere aitari. Belarretan, bere semea eta Germaine-n aita harrarazten zituen dantzan. Pausa denboran, itzalean egoiteko ordez, dantza bat behar zuten eman. Hala zuten dantzarako gustua hartu, Marti Heguiaphal-ek bultzaturik.

Germaine et Jean-Fabien Lechardoy. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1018

Lehen emaztea parte hartu duena maskaradetan (1946)

Germaine Lechardoy-k aipatzen du parte hartu zuela maskaradetan, 1946an Barkoxen. Bera eta bere ahizpak, Xuhiteko alaba edo ilobarekin, "suita" egin zuten. Bere aitak eta Alexis "Xuhit"ek dantzan erakutsi ondoan gerla gabe eta gerla denboran, deliberatu zuten sarraraztea 1946ko maskaradetan, kadrilla eta jauzien emaiteko. Oharrak eta kritikak izan ziren emazte ezkondu zonbaiten ganik, neskak ez zirela mutikoen artera joan behar. Kondatzen du lotsa zirela baina aitaren baimena ukanik, nehork ez zuen deus ere erraiten ahal.

Germaine eta Jean-Fabien Lechardoy. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1021

Emazteek dantza salbatu dute Xiberoan

Jean-Fabien Lechardoy-k ohartarazten du emazteek ez bazuten dantzan ikasi, ez zela gehiago Xiberotar dantzarik izanen. Nahiz diferentzia baden mutikoen eta nesken artean, indarraren aldetik adibidez, konparatzen du herrien arteko estilo desberdintasunari. Azpimaratzen du aldiz dantzaren kalitatea ez dela ez horrengatik galtzen, baina bai lan eskasa eta errepikatzeko gogoa eskasaren gatik dantzari gazteenganik.

Germaine eta Jean-Fabien Lechardoy. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1032

Euskal identitatearen kontzientzia Bidegain apezari esker

Jean-Fabien Lechardoy-k izendatzen du Bidegain apeza, bere belaunaldiko gazteei euskal kultura eta hizkuntzaren kontzientza eman ziena. Horrez gain kondatzen du nola eskolako erakasleak belaunikatzen zituen haurrak arto bihien gainean euskaraz hitz egiten zutelarik. Apezak berdin egiten zuen haurrak frantsesez hitz egiten zutelarik. Erraiten du azkenean, apezaren eta erakaslearen artean, gauza amankomun bakarra arto bihiak zirela.

Germaine eta Jean-Fabien Lechardoy. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1045

Gehiago jakin

Gehiago jakin

Germaine Uthürry, ezkontzaz Lechardoy, 1926an sortua da, Barkoxe Ütürrian, dantzari familia batean. Familiako lau haurrek (bi mutiko, bi neska) neguan, aitarekin dantza artoski ikasi zuten. Aita dantzari famatua zen. Etxaldea han izanik, Kapera auzoaldeko gazte anitzi irakatsi zien dantzan.
1939-1945eko gerlaren ondotik, maskaradan dantzan ari izan zen, aitak sustaturik. Herriko emazteei ez zitzaien gustatu.
Germaine 1951n ezkondu zen, Beñat Lechardoyrekin. Barkoxeko ostatu-jatetxe-buxeria-xarkuteria atxiki zuten. Bizia lanean eta herritarren artean egin zuten, besta zenbaitek erritmoa markaturik.
Nahiz eta denbora hartan, emazteak ez ziren plazan ari, etxean, kantuaren transmisioa berek segurtatu zuten.

Haren semea, Jean-Fabien, 1952an sortua da. Barkoxeko eskolan ibili ondoan, ikasketak Mauleko San Frantses kolegioan segitu zizuen, eta buxer-xarkutier aprendiz bilakatu zen, Oloroen. Bizi guzian buxeria-xarkuterian ari izan ondoan, erretretan da, orain.
Hogei urteetan, dantzako urratsak ikasi zituen, Alexis Üthürry "Larranda" eta Jean-Pierre Üthürry "Artaguiet" bere ottoekin, eta bere aitatxirekin, Alexis Picotchet txülülariak lagundurik. Talde hortarik atera bost dantzarik Etxahun Barkoxe pastoralean parte hartu zuten bi urte berantago, 1974an, eta 7-8 urtez hola segitu zuten.
Jean-Fabienek dantza hamabost urtez irakatsi zuen. Barkoxeko kultur bizian parte hartu zuen, maskaradetan, talde ateraldietan, pastoraletan, Etxahun kultur elkartean 1998az geroz, eta pastoral errejent gisa (taula zuzendari). Bere jakitatea transmitituz, xiberotarrak elkartzen dituzten usaia kulturalen segiaraztean eta berritzean parte hartzen du.