Gaia(k):

Frantxoa Garat

Frantxoa Garat

Zatiak

Besta-Berri: herriko kalapita politikoen adierazle

Frantxoa Garatek eliz besta hunen pisu soziologikoa erakusten du. Armendaritzeko erretor izendatua izan zen 1977an, Etchegaray apezaren ondotik. Azken honek, urte hartan, aspalditik gelditua zen Besta-Berri berriz antolatu zuen. Herriko bozak berriki iraganak ziren. 1978an, herriko etxetik baztertua izan zen alderdiaren gazteriak nahi izan zuen Besta-Berri ospatu, jakiteko zonbat kide zituen, bere poderea elizaren bitartez agertarazteko, apezak nahi ala ez. Frantxoa Garatek adierazi zioten fedezko urrats hori ezin zela berexkuntza izpiritu batekin egin. Hala ere, ospatu zen. Erretorrak galdegin zien arropak elizari itzultzea ondoko urtean Besta-Berri denak elgarrekin antolatzeko gisan. Ez zituzten itzuli, eta ondorioz, besta bertan behera joan zen.

Frantxoa Garat. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV558

Ihauteri Hazparnen

Hazparneko ihauteriak ospetsuak ziren, bereziki igande eta astearte ihautez. Behi lasterketak hain ziren famatuak nun haurren jokoa bilakatua zen eskolan. Gazteak dantzan ari ziren karrikan zazpi jauziak emaiten. Frantxoa giro horretan handitu da.

Frantxoa Garat. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV554

Gehiago jakin

Gehiago jakin

Ezpeletako erretore gisa egon zen denboran (1988-1997), Frantxoa Garatek Xan Iparraguirrerekin gogoetan aritzeko parada izan zuen, Besta Berriren ohiturari dinamika berri bat nola eman pentsatzeko. Denbora hartan, elizatiarrek eta klikak lagundurik egiten zen gorputz sainduaren prozesio sinple bilakatu zen. 1990ean, erabaki zuten besta hori bizi berritzea, zentzu eta edertasun gehiagora itzuliz (dantzari, jantziei, sinbolikari eman leku nagusia) . Arrakasta handia izan zuen eta horrela segitu zuen, 2000 arte. Orduan berriz ere prozesio sinple bilakatu zen.

Frantxoa Garatek Besta Berri beste parrokia batzuetan ezagutu du, eta bereziki Armendaritzen (1977-1988), non besta horrek oposizio guziak agerrarazten baitzituen. Hazparneko Zelai auzoaldeko Lordaenean 1944an sorturik, Hazparnen, Uztaritzen, Baionan, Akizen eta Erroman ikasi zuen (1968-1972: Teologia moraleko lizentzia). Hemen, Besta Berri desberdinetan bizi izan zituen esperientziak eta ohitura horretaz egiten duen irakurketa soziologikoa aipatzen dizkigu