Gaia(k):

Erramun Tartachu

Erramun Tartachu

Zatia

Moneinak gogoz ikasia

Erramun Tartachu-k Moneinak jauzia kantatuz, jauzien ikasteko metodoa erakusten digu. Melodiaren kantatzearekin batean, urratsen izenak kantatzen ditu, emaiteko mementoan. Teknika honen bidez, dantzaria eta/edo musikariak ikasten du airea eta lotzen dio naturalki urratsaren izena.

Raymond (Erramun) Tartachu. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV265

Gehiago jakin

Gehiago jakin

Erramun Tartachu 1923ko uztailaren 3an sortu zen, Urdiñarbe Utigerrenbordan; bi anai-arreba ziren. Urdiñarbeko eskola publikoan ibili zen, 13 urte arte. Gero, familiaren etxalde ttipian ari izan zen (behiak eta ardiak) baina gehien bat Mauleko zapata lantegietan (Elissabide eta Pataugas marka, Gema kautxu egileak). Erretreta 58 urteetan hartu zuen. Hiru alabaren aita da, horietarik bi herrian bizi direnak (Margaret, harekin familiaren etxean) eta bestea Pauen.

Erramun 1936an bilakatu zen xiberotar dantza zale: urte hartan Urdiñarben eman zuten maskaradaren ondotik, frijatak egitera entseatzen hasi zen. Lambarre auzoaldeko Ahetzenborda etxeko Alale Arricau izan zuen dantza-maisu. Garai hartan, herrian beste dantza-maisu famatu zenbait baziren (André Chilope, Petti Aguerre, Clément Lastère, Pierre Bergeotte). Urdiñarbeko dantzariak maskaradetan eta pastoraletan ari ziren (1949ko maskarada, 1950eko pastorala), bai eta herritik kanpo, bereziki dantzari lerroaren aitzinean ziren maskaradako bost dantzari hoberenak (Aintzindariak). Zenbait aldiz, laket zuten ere Barkoxeko eta Sohütako lehengo dantzariei kontseilu galdegitea.

1960an, Erramun xiberotar dantzen irakasten hasi zen, Urdiñarben eta batzuetan handik kanpo ere (Muskildin non dantzaren gostua berriz piztu baitzuen, eta Bunuzen). Urdiñarbeko maskaradako dantza-maisua izan zen. Kargu hori azken aldikotz 1982an bete zuen. Muskildin, 1985eko pastorala eta 1987ko maskarada zuzendu zituen.

Erramun Tartachuk Jacques Larrondo dantzaria ongi ezagutu du, bera bezala Urdiñarben sortua, 1926an, eta 27 urteetan Pauen lan egitera joan zena. 1970eko urteetatik goiti, Jacques Larrondok xiberotar dantzen berritzean parte hartu zuen (Xiberoko Zohardiaren sortzea, 1972an). Adin batekoak, Erramun Tartachuk egin zuen gisan, gazteen hezitzaile izatera sustatzera lehiatu zen. Erramun Tartachu 92 urteetan zendua da, 2015eko azaroan.