Gaia(k):

Emile Larre

Emile Larre

Zatia

Dantzan ikasten seminarioan

1945-46 urteetan ibili zen Emile Larre (1926-2015), apaizgai zelarik, Barkoxeko plazan dantzan sotanarekin. Apaizgaiak zituzten irakasle, garaztarrak batez ere. Baionako seminarioan jolas orduan ikasgelan bertan aritzen ziren 120 lagunetik gora, berotze aldera, hotz handia egiten baitzuen.

Emile Larre (2010) © Ahotsak.eus

Gehiago jakin

Hamaika urte zituelarik Uztaritzeko Seminario ttipira igorri zuten Emile Larre (Baigorri, 1926-2015) eta Piarres Lafitteren ikaslea izan zen han (eragin handia izan zuen honek Emile eta garaiko beste hainbatengan : "Lafitten umeak" deitzen ziren). Batikano II. kontzilioaren ondotik, Elizak ezagutu duen berritze mugimenduan, liturgia euskaratzearen eragileetariko bat izan da. Herria astekariko zuzendaria izendatua izan zen 1969an eta editorialista izan da. Euskaltzaindiako partaide eta Ahozko Literatura batzordeko kidea, Euskaltzain oso izendatu zuten 1975an. Euskal ohiduren sustatzailea izanki, euskarazko adierazpideak eta pilota izan dira bere zaletasunak.