Anbrox Frantchisteguy
Zatiak
Iholdiko dantza maisua XX. mende hastapenean
Piarre Etcheverry, Iholdi Engalatenean bizi zen kantonierrak erakutsi zion Anbrox Franchisteguyren aitzineko belaunaldiari.
Anbrox Franchisteguy. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV477
Dantzaren afizioa Iholdin
Anbrox Franchisteguyk erraten digu Iholdin jendeak egundainotik maite ukan duela dantza. Haren gazte denboran ikusten ziren, plazan ez aski leku izanez, dantzariak bi zirkulutan ari, zirkulu bat erdian eta beste bat itzulian. Izigarriko jendaldea plantatzen zen dantzan, mutxikoen soinua entzun orduko. Herriko bestez gain, bai Besta-Berriz, bai Besta-Berritik landa, beztituak ziren gazte guziak ikusten ziren dantzan, eta haiekin batean, aitzineko Besta-Berrietakoak.
Anbrox Franchisteguy. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV475
"Euskaldun xoriak"
"Euskaldun xoriak" talde giristinoan ibilki ziren gazteek, han ikasi dute dantzatzen. Anbrox Franchisteguy-k "Euskal Xoriak" eko omonierrekin ikasi du dantza, baina baita ere Iholdiko dantza maisua zena Charles Franchisteguy-rekin. Fandangoa ere ikasteko aukera ukan du.
Jean-Pierre Curutchet - Anbrox Franchisteguy. "Eleketa" programa. 2012-2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV476, 823
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Anbrox Franchisteguy Iholdin sortua da, Etxexurian, 1936an. Familiako hamaika haurretarik hamargarrena da. Herriko lehen mailako eskola publikoan ikasi zuen, hamar urte bete arte. Gero, Hazparneko kolegiora joan zen (1946-1950) eta han, zertifikata ukan zuen. Ondotik, Maulen ikasten egon zen, beste bi urtez (1950-1952). Ez baitzuen apez sartu nahi, Iholdira itzuli zen eta han postari izan zen, soldadugoa egin baino lehen (1956-1958, horietan lau hilabete Parisen eta 24 hilabete Tunisian). Handik itzultzean, herrian bizi nahiz, ez zuen gogorik izan PTTetako konkurtsoaren iragateko. 1958an, Larzabaleko Roquefort gasnategian lanean hasi zen, lehenik gasna egile gisa (1980 arte) eta gero bezeroekin harremanetan, 1993 arte (esne biltzea, etab.). 1960an ezkondu zen eta haren emaztea ere gasnategian ari izan zen.
Gazte-gazterik, Anbrox euskal dantzari interesatu zitzaion (Belhagorry eta Elissalde apezekin ikasi zuen, bai eta Charles eta Fernand Franchisteguy bere kusiekin). Besta Berriri ere interesatu zitzaion eta hortan biziki aktiboki parte hartu zuen.
1933az geroz Iholdin egiten den Besta Berrik, 1946an, haurrendako bertsio bat sortu zuen (Besta Berri Ttipi): Anbrox, 10 urterekin, lehen Besta Berri Ttipin beztitu zen. Gero, ohitura hori herriko haurrei helarazi zien. 2011z geroz, beste belaunaldi batek lekukoa hartu du. Anbrox helduen Besta Berriren karietara ere beztitu zen, 1954tik 1967ra.