"Lehen urratsa" web-dokumentala
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildu zituzten lekukotasunak, irudiak eta soinuak, “Lehen urratsa” izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu EKE-k.
Euskal kultur erakundeak 2015eko irailean estreinatu "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren osagarri da egitasmo hau.
Helburua bikoitza zen:
- Ipar Euskal Herriko haurrentzako dantza eskoletan egin soinu grabaketen eta argazkien bidez, euskal dantzaren transmisioa agerian uztea
- Dantza eskolek daramaten lanaren baloratzea eta promozionatzea
Sei herritan ibili ziren Radiokultura-ko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria:
- Hendaian (Akelarre taldea)
- Baionan (eskola-denboratik kanpoko kurtsoa)
- Bardozen (Lagunekin taldea)
- Baigorrin (Arrola taldea)
- Itsasun (Ataitze taldea)
- Barkoxen (Etxahun elkartea)
Bi oren elkarrizketa baino gehiago (euskaraz eta frantsesez) eta 100 bat argazki hautatu dira web-dokumental baten itxura duen "Lehen urratsa" bildumaren osatzeko.
Lehen urratsa : euskal dantzaren eskolan
Grabaketak:Radiokultura
Argazkiak: Johan Morin
Muntaketak: Jakes Larre
Eskerrak Hendaiako (Akelarre), Itsasuko (Ataize), Bardozeko (Lagunekin), Baionako, Barkoxeko (Etxahun) eta Baigorriko (Arrola) dantza taldeetako ikasleei, gurasoei eta erakasleei.