Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak « Irudimena » sormen lehiaketaren 5.edizioa antolatu dute, 2015eko urriaren 1etik azaroaren 15era. Gai berezi baten inguruan: dantza! Sariak Durangoko azokan banatu dira, abenduaren 6an. Goresmenak irabazleei eta milesker parte-hartzaile guziei!
Soinuan oinarrituz hiru aukera zituen parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).
Ainhoarrak Ainhoarrak dantza-jauzia Lekorneko Kabalkada-toberetan Urtsuko xoriak dantza taldearen eskutik. Grabaketa: Josu Garate - www.dantzan.eus (2014) Egilea: Josu Garate - www.dantzan.eus (2014) | Soinua eskuratu
Larrain-dantza Elizondon hartutako larrain-dantzaren azken zatiko soinua. Baztandarren biltzarrean dantzak leku berezia izaten du urtero eta larrain-dantzak bailara osoko eta Euskal Herriko dantzariak plaza berean elkartzen ditu. Egilea: Oier Araolaza - www.dantzan.eus (2015) | Soinua eskuratu
Mutil-dantzak San Joan eguna Arizkunen eta mutil-dantzak plazan, eguerdian. Honakoan Billantziko-txiki, zahar-dantza eta mando-zaharraine mutil-dantzak dantzatzen dituzte arizkundarrek. Egilea: Eire Vila - www.dantzan.eus (2014) | Soinua eskuratu
Txantxoak Inauterietako igandean ateratzen dira Abaltzisketako txantxoak, mozorroa, zesteroa eta soinujolea puska biltzean baserrietan eta herrian ere. Etxe bakoitzaren atarian erratza pasa eta txantxoen makila-dantza eskaintzen dute. Egilea: Eire Vila - www.dantzan.eus (2014) | Soinua eskuratu
Bralea Zuberoako maskaradetan dantzatzen den soka-dantza da bralea. Osorik emanez gero hiru zati izaten ditu: kontrapasa, brale jauztea eta karakoiltzia. Lehen biak ikus entzun daitezke 2014an Zalgize-Iruriko gazteek eskainitako maskarada honetan. Egilea: Eire Vila - www.dantzan.eus (2014)| Soinua eskuratu
Hegi Claude Iruretagoienak proposatuta, Aiziritzen 1989 urteko urtarrilean, hilabete geroago bertan Burgaintzi taldekoek emango zuten kabalkadarako jauziak behar zen bezala ikasten lagundu asmoz, inguruko adineko dantzariei bazkari baten aitzakian dantzarako gonbidapena luzatu zitzaien. Soinua jotzen entzun daitekeena Beñat Irigoyen “Galtxetaburu” da eta danborjolea berriz Henry Uhaldeborde. Egilea: Claude Iruretagoiena (1989) | Soinua eskuratu
Oilasko-biltzea Oilasko biltzea Amasan, herriko gazteen eskutik. San Martin (azaroak 11) bezperan egiten dute oilasko biltzea Amasako baserrietan, eta bazkal-ondoren, oilasko jokoa eta soka-dantza izaten dira herriko plazan. Egilea: Eire Vila - www.dantzan.eus (2011) | Soinua eskuratu
Erregelak Soka-dantza edo erregelak Berriz-en, 2014ko San Pedro egunean, German Aldekoa txistulari dela. Egilea: Eire Vila - www.dantzan.eus (2014) | Soinua eskuratu
Paloteados de Pipaón y Villabuena Paloteados de Pipaón y Villabuena, Gasteizko Indarra dantza taldearen eskutik, “Ezpalak” jaialdiaren bigarren edizioaren karietara Eibarren. Egilea: Dantzan.eus (2007) | Soinua eskuratu
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.