"Soka"erakusketaren oihartzuna Idahoraino heldu da
2015eko uztailaren 28tik agorrilaren 2ra Boise Idahoko hirian (AEB) iragan zen “Jaialdi” festibalaren karietara bertako Euskal Museoak euskal dantzaren inguruko eremu bat estreinatu zuen. SOKA erakusketako zonbait argazki eta bideo artxibo erakutsiak dira "Dantzak" izeneko gune hortan. 2017 arte egonen da zabalik eta 30.000 bisitari igurikatuak dira.
Aurkezpen hori Boiseko Basque Museum-aren, Etxepare Institutuaren eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetza bati esker gauzatua izan da. Boiseko museoak Euskal kultur erakundeak prestatu argazkiak eta multimedia apliazioa txertatu ditu bere eszenografia berrian.
“Jaialdi” denboran ibili ziren bisitariek SOKA erakusketaren gai nagusien berri ukan zuten artxibo lagin bati esker.
Paradaz baliatu bada ere lehen-lehenik bere erakusketa berriaren inguruan komunikatzeko, Euskal kultur erakundeak ez du baztertzen SOKA-ren ibiltaritza transatlantiko baten egingarritasuna aztertzea ondoko hilabeteetan.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)