"Irudimena" lehiaketaren 5. edizioko emaitzak

2015/12/08

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak « Irudimena » sormen lehiaketaren 5.edizioa antolatu dute, 2015eko urriaren 1etik azaroaren 15era. Gai berezi baten inguruan: dantza! Sariak Durangoko azokan banatu dira, abenduaren 6an. Parte-hartzaile guzien obrak sarean dira.

"Irudimena" lehiaketaren 5. edizioko emaitzak
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Euskal Herriko probintzia desberdinetatik, 21 pertsonek obrak helarazi dizkiete antolatzaileei.

Saristatuen izenak jakinarazi dira pasa den igandean, abenduaren 6an, Durangoko azokako Areto nagusian, parte-hartzaileen eta antolatzaileen presentzian. “Irudimena” sariak eman dituzte Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak, Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria den Pantxoa Etchegoin-ek eta EKE-ko Maddalen Dupuy-k.

Lehiaketan parte hartu nahi zuenak soinu bat hautatu behar zuen www.dantzan.eus ataritik zetozen 9 soinuen artean. Soinuan oinarrituz hiru aukera zituen parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...). 

Irabazleak

Irudia

  1. Lorea Garat (Baiona) - "Pasarte"
  2. Edurne Peraita (Getxo) - "Harira"

Soinua

  1. Patxi Amulet (Angelu) - "Ikatz goriak"
  2. Maddi Zubeldia (Ziburu) - "Zohardia"

Testua

  1. Alaia Cachenaut (Uztaritze) - "Pestaren oihua"
  2. Elsa Spizzichino (Hendaia) - "Amatxiren dantza sekretua"

Gehiago jakin

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)