"Irudimena dantzan!" - Lehiaketan parte hartzeko azken egunak !

2015/10/18

Bosgarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketa antolatzen dute 2015eko urriaren 1etik azaroaren 15a arte. Aurten euskal dantza izanen dute sortzaileek abiapuntu, SOKA erakusketa ibiltariaren dinamikari jarraikiz. Lehiaketa denei irekia da. Parte hartu lotsarik gabe!

"Irudimena dantzan!" - Lehiaketan parte hartzeko azken egunak !

Aitzineko bi edizioen ereduari jarraikiz, soinu bat hautatu beharko dute antolatzaileek proposatu zerrendan. Aukeran diren 9 soinu horiek dantzan.eus ataritik datoz. Euskal dantzaren testuinguru desberdinak ilustratzen dituzte.

Hautatzen duen soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak :

  • soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...),
  • euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...)
  • irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).

Parte hartu! Sari frango bada irabazteko.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)