Atharratzeko Elgoyhen dantza eskolari buruzko erakusketa
Dominique Nicibar Bürgübürü argazki artxiboa erabiliz Atharratzeko Elgoyhen (1890-1986) dantza eskolaz erakusketa bat egin du Euskal kultur erakundeak. Mauleko Ondarearen etxean ikusten ahalko da uztailaren 8a arte.
"Elgoyhen dantza ikasgia: Dantza eta betikotarzüna" erakusketa Dominique Nicibar Bürgübürü dantzariaren argazki artxiboetan eta komentarioetan oinarritua da.
Mathilde Caraminot-ek zuzendu du Euskal kultur erakundearen kondu. Sei panelek osatzen dute. Nicibaren bideo-lekukotasun bat ageri da borna batean (ikus ere Dominique Nicibaren lekukotasun gehiago ). Elgoyhen dantza eskola ezagutu duten jendeen testigantzak oroitzapen kaier batean bilduak dira ere.
Beñat Elgoyhen-ek (1888-1959) dantzaren erakusteko metodo berezi bat asmatu zuen. Bere soldadutzan Okzitaniako Tolosan, gradudunek igorri zuten "Capitole"-era dantza klasikoa kurtsoen segitzea. Hor ikasi zuen dantza klasikoa bai eta dantzaren erakusteko metodo barnatu bat. 1910 aldean, Zuberoara itzuli zenean Basabürüko dantzari guztiak bilduko eta formatuko zituen eskola muntatu zuen Atharratzen.
Hiru belaunaldiz iraun zuen eskolak, familia berean: Joseph Elgoyhen (1855-1913), bere semea Beñat Elgoyhen (1888 - 1959), eta azkena, Juje Elgoyhen 1970 arte.
Gehiago jakin
- http://elgoyhen.soka.eus
- Sartzea urririk Mauleko Ondarearen etxean / Turismo bulegoan - 9:00-12:30 / 14:00-18:00, astelehenetik larunbatera
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)