Xabier Itçaina "Tamburinaren gizartea : Ipar Euskal Herriko ohidura dantzatuen historia sozial baten alde"
Ipar Euskal Herrian ohidura dantzatuak aspaldidanik aztertuak izan dira beren eduki etnografiko eta folklorikoari – zentzu onean – dagokionez. Bide interpretatibo berri batzu irekiak izan dira berrikitan, diziplinen artekoak. Hemen ohidura dantzatuen historio sozial baten beharra nuke azpimarratu nahi. Ohidurek badute historio bat. Sinboloen iraupenaren gibelean hautemaiten beti aldatuz joan den gizarte bat, bere indar harreman eta harreman sozial konplexuekin. Alde hortatik, Europako bertze hainbat tokitan eremanak izan diren ikerketengandik badugu nun zer ikas. Hitzaldian, Xabier Itzainak adibide zehatzagoak hartuko ditu Lapurdi barnekalde eta Baxenabarre hurbileko ohidura dantzatuen bilakaeran, izan diten ihauteri, kabalkada, toberak, Besta berri edo Eliza-bestak.
Xehetasunak
Soka erakusketaren karietara
- Koldo Mitxelena kulturunea : 00 34 943 112 893
- Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)