"Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa
Euskal kultur erakundeak ekoiztutako SOKA erakusketa ibiltariak euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri bertan (argazki eta irudi bildumak, lekukotasunak, soinu zatiak...). Besteak beste Euskadiko Filmategiko altxor batzu erakutsiak dira bai eta bertze artxibo arraro asko ere. Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak. Ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak eta kuadro numerikoak baliatuak dira edukien aberastasuna bisitarien esku uzteko.
Euskal kultur erakundeak ekoizturik Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioarekin partaidetzan. Ibiltaritzaren partaideak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Etxepare Institutua.
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)