L'Enfance de l'Art - Edertiaren Haurtzaroa
L'enfance de l'art/ Edertiaren Haurtzaroa elkartea 1999an sortu zen Baionako zentroan. Frantsesez edota euskaraz, Daniela Maitia eta Jean Yves Roques artista sortzaileek, margolaritza, marrazkia eta zeramika klaseak ematen dituzte astero eta opor ikastaroetan. Arta zentroetan, erietxeetan edo elbarritasun egoeran den jendearentzat ere klaseak eskaintzen dituzte.
Bestalde, elkarteak proiektu artistiko kolektibo edo pertsonalak egiten ditu, eskaeren arabera. Artearen dimentsio historiko, filosofiko eta "antropoetikoa" erregularki partekatzen dute gai ezberdinei buruzko mintzaldi bisual batzuen bidez, horietako batzuk Euskal Herriko kultur historiari buruzkoak direlarik.