Le Petit Théâtre de Pain
Le Petit Théâtre de Pain taldea 1994an sortu zen. 12 kidez osatzen da eta egoitza Luhuson du. Lankidetza eta sorkuntza kolektiboa ditu ardatz. 2008az geroz, ikusgarri anitzak sortzen ditu, izan aretoetan ala eremu publikoan, tokiko, eskualdeko eta estatuko publiko zabal batendako. Autoreekin elkarlanean arituz, antzerki zorrotza eta herrikoia defendatzen du, gaur egungo kezketan eta bizi istorioetan oinarrituz. Bere ibilmoldearen ezaugarri nagusienetarik bat publikoarekilako engaiamendu handia da, agertokitik haratago joaten baita trukaketak bultzatzeko.