Lagunt eta Maita
Lagunt eta Maita elkarteak 50 urte baino gehiago daramatza Pauen eta inguruetan.
Eusko Jaurlaritzak "Euskal Etxea" izendatu du eta euskal kulturari lotuak diren aktibitateak proposatzen ditu:
- kantua, 3 abesbatzekin
- dantza, gazte eta helduendako klaseekin
- euskara klaseak
- pilota, batez ere 350 jokalari inguru biltzen dituen txapelketa baten antolaketarekin
- musa
- kanpoko animazioak