Kultura eragileen sareko errepertorioan agertzeko irizpideak
Orokorki, gure errepertorioan sartzera gomit dira ipar Euskal Herri mailan eta bere diasporan euskal kulturaren bizian eta garapenean parte hartzen duten eragileak (elkarteak, artistak, pertsona baliagarriak, erakunde publikoak).
Irizpide tematikoak aplikatzen ditugu, kuadro orokorra zehazteko eta alor artistiko ezberdinei egokitzeko.
Ondorioz, onartzen dira errepertorioan:
Euskal kantua eta musika
- Euskaraz osoki edo kasik osoki kantatzen duten bakarlariak eta taldeak.
- Euskaraz kantatzen duten artisten edo taldeendako lanean ari diren konpositoreak.
- Euskal Herriko ohiko musika tresnak jotzen dituzten musikariak.
- Euskal ereslarien obrak ematen dituzten taldeak eta bakarlariak.
- Euskal musika (ohiko soinu-tresnak) eta kantua erakusten duten formatzaileak.
- Artista horien argitaletxeak/diskoetxeak.
Bertsolaritza
- Bertsolariak: plazako bertsolariak eta bertso-jartzaileak.
- Bertsolaritzan adituak: gai-emaile, epaile, erakasle.
Euskal literatura
- Ondoko generoetan euskaraz idazten duten idazleak: prosa, olerkia, antzerkia, ipuina.
- Idazle horien argitaletxeak.
Euskarazko ipuina
- Euskarazko ipuinak, artetan edo beti, kondatzen dituzten kondalariak.
Euskarazko antzerkia
- Euskaraz osoki edo artetan ari diren antzerki taldeak eta antzerkilariak (txotxongilo generoa barne).
- Euskarazko antzerkien taula-zuzendariak eta antzerki-erakasleak.
Euskal dantza
- Euskal ohiko dantza ematen duten konpainiak eta taldeak.
- Dantza garaikidea egiten duten taldeak eta konpainiak baldin eta euskal ohiko dantzaren inguruan gogoeta bat eramaten badute edo/eta ikusleen eta obren arteko euskarazko mediazio bat segurtatzen badute (komunikazioan, haurrekilako lanak).
Zirko eta karrikako arteak
- Euskaraz osoki edo artetan ari diren zirko munduko artistak eta konpainiak.
- Orohar karrika-animazioak proposatzen dituzten eta euskaraz osoki edo artetan ari diren artistak eta konpainiak (pailazoak, suziriak, ikusgarri ibiltariak…).
Arte bisualak
Arte bisualen arloan (marrazkigintza, argazkilaritza, bideogintza, margolaritza, arkitektura...) agertzen diren artisten hautatzeko orduan faktore ezberdinak hartzen dira kondutan.
Hobesten dira lehen-lehenik bisitarien eta artelanen arteko euskarazko mediazio bat (komunikazioan, bisita gidatuetan, haurrekilako lanetan) segurtatzen duten artistak.
Kondutan hartzen direnak ere:
- Estatutu profesionala duten artistak.
- Beren lurraldean aktiboak diren artistak (erakusketa publikoak antolatzen dituztenak erregularki...) eta haien burua euskal artistatzat daukatenak (Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo).
Hautua kriterio horien sintesia baten arabera egiten da, kasuz kasu.
Alor artistiko guzientzat baliagarria
Orohar aipatu artista/egitura guzti horien lanetan lagungarri diren arlo artistikoko ondoko eragileak sartzen ahal dira ere errepertorioan: elkarteak (fundazioak, kultur elkarteak...), eta erakunde publikoak (herrietako kultur zerbitzuak, departamenduko, eskualdeko edo estatuko egiturak...).