Kultura eragileen errepertorioa: erabilpen baldintzak

Errepertorioan agertzeko irizpideak

Bere webguneko errepertorioan, Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren arloan ari diren Iparraldeko artisten eta ondare alorreko laguntzaileen harreman-datuak biltzen ditu.

Errepertorio honen helburua beren kontaktu datuak sarean partekatu nahi dituzten artista eta kultura eragileekilako (kultura elkarteak, agenteak, hedatzaileak, etab.) harremanak erraztea da, alorka sailkatuak diren fitxa batzuen bidez.

Izen ematea eta onarpena

Errepertorioan agertzeko, Euskal kultur erakundeari galdea egin behar zaio, sarean dagoen izen-emate fitxa bat betez.

Zure informazioak gure datubasean agertarazteko, ez duzu deusik ordaindu beharko, baina galdera guziak gure argitaratze irizpideen arabera aztertzen ditugu. Zure galdea ez bada onartua EKEko teknikari batek abisatuko zaitu.

Orokorki, gure errepertorioan sartzera gomit dira ipar Euskal Herri mailan eta bere diasporan euskal kulturaren bizian eta garapenean parte hartzen duten eragileak (elkarteak, artistak, pertsona baliagarriak, erakunde publikoak).

Erabilpen baldintzak eta datuen eguneraketa

Errepertorioan agertzen diren datuak artistek edo kultura eragileek ematen dizkigute. Haiek dira beraz beren fitxetan agertzen diren testuen, irudien eta argazkien erantzule eta horien baliatzeko eskubideak errespetatu behar dituzte.

Erantzunkizun orori uko egiten diogu, gerta daitezken huts edo ahanztei buruz.

Euskal kultur erakundea erregularki harremanetan sartzen da (emailez edota postaren bidez) errepertorioan agertzen diren pertsona eta egiturekin, fitxak eguneratuak izan daitezen.

Errepertorioa eguneratua izan dadin, Euskal kultur erakundeak eskari horiei erantzuten ez dieten pertsonen edo egituren fitxak ezaba ditzake. Halaber, EKEk bere errepertoriotik kentzen ahalko ditu bertan agertzeko irizpideak gehiago errespetatzen ez dituzten pertsona edo egiturak.

Edozein kasutan, Euskal kultur erakundeak datuak ken edo gehi ditzake, www.eke.eus webgunearen kudeatzailea eta arduraduna den heinean.

Datu pertsonalen babesa

www.eke.eus webgunearen bitartez bildu datu pertsonalak, aldatua izan den 1978ko urtarrilaren 6ko « Informatika eta askatasuna » legearen eta 2016ko apirilaren 27ko 2016/679/UE Europar Araudiaren errespetuaren arabera tratatuak dira.

Horrela, EKEren errepertorioan agertzen diren kultura eragileek beren datuak ikusteko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea dute, bai eta datu horien tratamendua mugatzekoa ere.

Nortasun agiria baliodun bat erakutsiz geroz, eskubide horietaz baliatzen ahal dira, Euskal kultur erakundearekin harremanetan sartuz :

  • Emailez: info@eke.eus
  • Postaz: Euskal kultur erakundea – Lota jauregia – 64480 Uztaritze