Hebentik
Hebentik elkartea 2004an sortu zen Xiberoan, helburu hauekin:
- artea usaiaz kanpoko lekuetara eramatea
- herritik eta biztanletatik sortzea
- ibilaldi poetikoetan sartzea Euskal Herriko errealitatean bermatuz
- euskarazko sorkuntzak eskaintzea eta Euskal Herriko beste herrialdeekin partekatzea
- topaketak sortzea publikoaren, herriaren eta elkartearen artean, ofizioko artisten eta herrikoen artean, tradizioaren eta arte garaikidearen artean, hemengo eta kanpoko jendeen artean.
![Hebentik Hebentik](https://www.eke.eus/eu/partaideak/hebentik/@@images/0e0d41f4-f5a3-4cce-a921-9e938a91a058.jpeg)