Erabil
Diziplinartekoa eta irabazi-asmorik gabekoa, Erabil kolektiboak euskararen biziberritzearen arloan ekarpen konkretu eta landua egitea du xede, ikuspegi soziolinguistikoa partekatuz:
- interbentzio zuzenen bitartez (tailer, gogoeta parte hartzaile, formakuntza...),
- material didaktikoa libreki eskuragarri emanez (bideo, infografia, kronika...).
Hartarako, Euskal Herrian eta mundu zabalean den jakintza bildu, landu eta jendarteratzen dute.