Euskal kultur erakundeko kidea

E-posta
Emaila igorri
Webgunea
Ikusi webgunea
Sare sozialak

Compagnie des Syrtes

Compagnie des Syrtes konpainiaren izena Rivage des Syrtes-en egilea den Julien Gracq idazleari egindako omenaldia da. Konpainia Corinne Lallemand antzezle eta zuzendariak sortu zuen Parisen 1983an. Gero, 1990ean, Jean-Philippe Leremboure dantzari eta koreografoa batu zitzaion. Konpainiak 30 bat sorkuntza dauzka, antzerkia, dantza garaikidea, zirkuko arteak, musika, arte plastikoak eta arte bisualak nahasten dituztenak. 2003an, konpainia Euskal Herrian kokatu zen, 2003 eta 2013 artean "Zeinutik Hizkuntzara" kultur proiektu zientifiko eta artistikoa sortzeko eta zuzentzeko, Isturitze eta Otsozelaiko harpeetako aztarnategi arkeologikoan. 2013an, Ziburun finkatu zen, Espeletenia etxaldean. Hor segitzen du bere sorkuntza eta bitartekaritza lana. 

Compagnie des Syrtes
© Compagnie des Syrtes

Erlazionatutako datuak