Clarenza
Clarenza elkartea Bastidako ondare material eta immateriala argitan ezartzeko lanean ari da sorkuntza artistiko partekatuaren, topaketaren era ikerketaren bidez. Artista batzuk gomitatuak dira herrian egonaldiak egiteko, eta horren bidez, galdezkatzeak eta biztanleekin sorkuntzak egiteko.
Urtean zehar, lau hitzordu nagusi antolatzen ditu: 24 orenez ahozkotasunari zuzendua den Neguan, beste tokietako ahosak entzunarazten dituen Primaderan, dantza ostatu bat eskaintzen duen Udan, eta ondareari toki nagusia egiten dion Larrazkenean. 2021eko udaberrian, Clarenzak topaketa kultura zentroaren zigilua erdietsi zuen.