Jean Bordaxar
Jean Bordaxar Xiberotar kantari eta kantore egilea da. 1999an sortu talde baten buruzagia, bertan 5 musikari (gitarra, baxua, akordeoia, perkusioak, pianoa) eta 4 kantari agertzen ziren, xiberotar kantore zahar eta berri emanez. Orain, Jean Bordaxar laukotea osatzen dutenak horiek dira: Jean Bordaxar, Jean Noel Pinque, Jean Pierre Luro, Robert Larrandaburu. Laukote honek Xiberoko kantore zahar eta berriak emaiten ditu hiru, lau botzetan, holaz Pireneetako polifonia aitzina erramaitez eta aberastez.
