Egitasmoa

2023an lkas Bi, Biga bai, Seaska eta Euskal Haziak elkarteetako teknikariak elkartzen hasi ziren, elkarrekin proiektu batzuk burutzeko. Izan ere ohartu ziren erronka bateratua zutela, hau da gurasoei baliabideak eskaintzea euskarara eta euskal kulturara hurbil zitezen eta horien haurrak euskarazko ibilbidean lagun zitzaten.

Bide horretatik, urte jakin bateko haurren etxeetara, euskara, Euskal Herriko lurraldearen ezagutza eta euskal kultura zein historia eraman nahi izan dituzte "Zenbat dugun kontatzeko!" afitxa interaktiboaren bidez.
Baliabide bizi eta iraunkorra izatea da helburua. Bertan, Euskal Herriko mapa agertzen da, tokian tokiko kultur adierazleak eta euskal ondarea nabarmenduz.
Hau ez da etxeko paretan ezarriko den afitxa soila: haurrek gurasoekin batera erantzuteko joko, galdera eta enigmak baitituzte.

Euskal kultur erakundeak lagundu ditu ekoizpen hori burutzen.