Literaturaren, musikaren eta umore onaren topagunea
2024.06.01
Joan den ekainaren 1ean Ziburuko Euskal liburu eta disko Azokak egitarau mamitsua eskaini zien kulturzaleei. Mahai-inguruak, performantziak artistikoak eta ikuskizunak haurrentzat... euskarazko sorkuntzaz gozatzeko aukera ezin hobea izan zen.
Aurten, Daniel Landart idazle eta antzerki-gizona omendu dute.
Daniel Landart-ek 12 antzezlan, bost liburu, olerkiak baina ere euskal errepertorio garaikideko abesti ezagun batzuen testuak idatzi ditu. Bera izan zen, besteak beste, Errobi taldeko letragilea.
Bosgarren edizio honetan, jende franko hurbildu da eta umore ona izan da nagusi egun osoan zehar.
Datorren urtean Baltsan elkarte antolatzaileak espero zaituzte 6. ediziorako!
Gehiago jakin
Lorentxa Saragueta
Komunikazio arduraduna
Argazkiak: Johane Larre & Lorentxa Saragueta - Testua: EKE