Sarako Biltzarra ipar Euskal Herriko sorkuntzaren plaza
2024.04.03
120 idazlek, hemezortzi argitaletxek eta hamahiru elkartek parte hartu dute Sarako Biltzarraren 41. edizioan. Hitzordu hau gaur egun, Euskal Herriko literatur bizian ezinbestekoa bilakatu da.
Jende ugari biltzen du Biltzarrak, ibiltari soilak, jakin-minez etorritako jendea eta bereziki mugaren bi aldeetatik jin euskal literatur zaleak. Gainera, Euskal kultur erakundearekin elkarlanean sortutako jardunaldi profesionalari esker, Biltzarra zabaldu egin da eta orain bi egunetan egiten da.
Apirilaren 2ko eguna ikasgaietan aberatsa izan zen. Goizean zehar, profesionalek argitalpenen eta Ipar Euskal Herriko historialari nagusienen aurkezpena izan zuten. Arratsaldeko mahai-inguruko gai nagusia aldiz, “Ipar Euskal Herriko historia idazten ahal ote da?" izan zen.
Mahai-inguru hori aitzin, publikoak Sarako Lezeak bisitatzeko aukera izan zuen. Dom Campistronek eta Asisko Urmenetak "Gora euskal (H)errientsak" eleberri grafikoan oinarritutako performantzia grafiko bat eskaini zuten eta horrek ukitu artistiko bat ekarriko dio egunari!