RTZ kolektiboa Camille Chopin argazkilariaren begiradatik

2024.11.04

Joan den uztailean RTZ Kolektiboa Iparhots egonaldi artistikoaren irabazle izan zen. Euskal kultur erakundeak, Atabal aretoak, Azpeitiako Kulturaz Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten egonaldi artistikoaren programa honen helburua musikariei, sortzaileei eta Ipar Euskal Herriko musika eragileei proiektu berriak sortzeko eta lantzeko espazioa, baliabideak eta laguntza eskaintzea da. RTZ kolektiboaAzpeitian eta Biarritzen egon da lanean 2024ko urrian. Biarritzeko Atabalen zegoelarik bisita bat egin zion Camille Chopin argazkilariak.

RTZ kolektiboa Camille Chopin argazkilariaren begiradatik
©Camille Chopin

RTZ Kolektiboa 2021ean Baionako Zizpa gaztetxean sortu den rap taldea da. Lehen urteetan, eskoletan, elkarteetan eta San Espiritu auzoan rap tailerrak eman eta gero, kolektiboa laster hasi zen bere lana eszena gainean plazaratzen eta defendatzen, baita hainbat ekitalditan parte hartzen ere (Se loger au pays/Herrian bizi, Zuper festa, Korrika, EHZ, etab...).

RTZ Kolektiboa ©Camille Chopin
RTZ Kolektiboa ©Camille Chopin

Hausnarketa baten ondotik, rap tailerrei bukaera eman eta kideek Konkista izeneko lehen EP-aren sortzean buru-belarri sartu ziren pasa den apirilan. Espero dugu Azpeitiako eta Biarritzeko bi egonaldi hauek kolektiboari bigarren EPa prestatzeko lagungarri izatea. Laster informazio gehiago! 

RTZ Kolektiboa ©Camille Chopin
RTZ Kolektiboa ©Camille Chopin

Musika entzun

Bideoklipak

Frank Suarez

Egitasmo arduraduna - Ikusgarrigintza, zinema & mugazgaindiko proiektuak

frank.suarez@eke.eus

Testua: EKE | Argazkiak: Camille Chopin