"Papogorri", gazte eta helduentzako ipuin musikatua
2024.01.09
Naia eta Oihanek, ama eta seme, haurrei zuzendutako ipuin musikal baten sortzearen ideia ukan dute. Hastapen batean, haien obra ikusgarri moduan itzularazi dute ikastola eta eskola ezberdinen artean. Baina gaur egun Papogorriren abenturak etxetik segitzen ahal dira ere!
Naia musikan eta kantuan murgildu den euskal familia batetik etortzen da. 20 urtez erakasle izan ondotik, musikan eta artean formakuntza ezberdinak segitu ondoren, bere bideak musikoterapian segitzen du. Bere pasioa, Oihan, bere semeari transmititu dio. Berak ditu ipuin horren soinu guziak irudikatu eta sortu.
Baso baten erdian, oso haserre dagoen txori baten abestia entzuten da: Papogorri oso haserre da!
Norbaitek arroltze erraldoi bat jarri berri du bere kabian. Basoko bidea hartzen du egilea aurkitzeko ! Bere ondoko auzoak ezagutuko ditu, aurkituko ote du erruduna?
Euskara entzun eta ulertzen hasteko ikusgarri ludiko eta iniziatikoa, entzute aktiboa eta irudimena garatuz.
Gehiago jakin
Lorentxa Saragueta
Komunikazio arduraduna
Testua: Musik'Haria | Argazkiak: Lorentxa Saragueta