"Maxka'roa" dantza ikusgarria

2024.10.04

Mauleko Berritza kultura elkarteak euskal kultura garaikidea sustatzen du. Kultura biziarazi nahi du Xiberoan amatur edo profesional taldeak jarraikiz, tailer artistikoak proposatuz, baita ikusgarriak ekoiztuz eta ko-ekoiztuz ere. Maxka’roa dantza ikusgarri berria horren erakusle da.

"Maxka'roa" dantza ikusgarria
©Maxka'roa

Berritza elkarteak Maxka’roa ikusgarria baino lehenagoko aste kulturalari esker, kultura trukaketak sortuko ditu Xiberoko publiko desberdinentzat. Dikotomizaturik den mundu batean dikotomizaturik den erritual batek iraun du. Xiberotarrek bizirik egoteko indarrari esker heldu zaigu Xiberoko Maskarada. Egungo gizartearekin ez du egite, baina ber momentuan, egungo gizartearen zuzenezko miraila izan daiteke. Bi mundu, bi unibertso: xahua edo zikina, bertakoa edo kanpotiarra, ordena edo desordena, gorriak edo beltzak, ona eta txarra, hegoa eta iparra, herioa eta bizia.

Zibilizazioa eta basakeria elkarren kontra jartzea ez da gauza berria. Maskaradak erakusten duen mundu zibilizatua eta basatia izanen da ikusgarriaren abiapuntua baina pertsona konkretuak zehaztugabetuko dira, bai eta bertako dikotomia eta bi unibertsoak ere, ona eta txarraren arteko distantziaren lanotzeko.

Urriaren 11n eta 12an emanen dute Maxka'roa ikusgarria Maulen. BADA taldeko kideek errepika bat segitu dute eta Baxtian Liguex elkarrizketatu dute. 

 

Datorren emanaldiak

  • 2024/10/20 - Victoria Eugenia - Donostia - 19:00
  • 2024/11/02 - Saint-Louis Zinema - Donapaleu - 20:30 
  • 2024/11/03 - Saint-Louis Zinema - Donapaleu - 17:00 
  • 2024/11/16 - Harri Xuri Dantzan - Luhuso - 20:00 
  • 2025/02/09 - Tanka gela - Donibane Lohizune - 17:00 
  • 2025/03/23 - Gare du Midi - Biarritz - 20:00

Gehiago jakin

Lorentxa Saragueta

Komunikazio arduraduna

lorentxa.saragueta@eke.eus

Testua: Berritza | Bideoa: Bada.eus