Luhustarren kabalkada
2023-09-15
Joan den agorril bukaeran eta irail hastapenean kabalkada emana zuten Luhuson, 250 bat parte-hartzailek. 2002 antolatu zuten azken aldikotz luhustarrek. Arrakasta gaitza bildu du Polliki dantza taldearen eta Peio Berterretxe zuzendu antzerki troparen "Historiak istorio" ikusgarriak. Bigarren emanaldian hartu zonbait argazki hautatu ditugu.

Lehen emanaldia 2023ko agorrilaren 26an iragan zen eta bigarrena irailaren 3an. 130 dantzari, 20 bat antzerkilari, 4 bertsulari, 25 kantari, 10 musikari eta 100 bat bolondres bildu dira proiektu eder horren gauzatzeko.
Gehiago jakin
- Luhusoko 2023ko kabalkada - Agorrilaren 26an eta irailaren 3an
- Polliki dantza taldea
Terexa Lekumberri
Etnologoa, Euskal etnopoloaren koordinatzailea
Argazkiak: Jakes Larre