Leinua taldeko kaskarot ttipiak dantzan
2025.04.04
Tradizioa eta sorkuntza uztartzen dituen bide berezia eta zorrotza hartuz, Leinua, euskal arte herrikoiaren konpainiak gaurko euskal dantza biziaren ideia defendatzen du. Hogeita hamar bat dantzari eta musikari trebatuek osatzen duten konpainiak ikusgarriak aurkezten ditu Frantziako lurralde ezberdinetan eta munduan gaindi (Hego Korea, Kanada, Maroko, Hungaria, Irlanda, Alemania, Herbehereak, Gales, Suitza, Portugal, Espainia…) Euskal Herrian ere oso aktiboa da. Pasa den hilabetean inauteriaren karietara kaskarot ttipiak segitu ditugu.

150 neska eta mutil dantzari baino gehiagok hornitzen duten Leinua Eskola Leinua Konpainiaren mintegia da. Konpetentzia handia duten arduradunek irakaskuntza segurtatzen dute. Leinua Eskolako dantzari motibatuenak Maurice Ravel-Euskal Herriko kontserbatoriak ematen duen irakaskuntza gehigarriaren ukatera bultzatuak dira.
Zein da Leinua taldearen helburua?
Euskal dantzaren transmisioa laguntzea eta distiraduran parte hartzea, hona laburbilduz Leinua elkartearen helburu kultural eta artistikoa. Horretarako, Leinuaren ekintza egitaraua lau ardatzen inguruan oinarritzen da.
Euskal dantzarako formakuntza eta ikusgarrien ekoizpena
Txikitatik euskal dantzaren irakaskuntza baitezpadakoa da eta horrek formatzaile frangoren inplikazioa galdegiten du. Paraleloki, ohizko musika talde bat sortua izan da animazioetan eta ikusgarrietan Leinuako dantzariekin – txiki ala handi – aritzeko.
Euskal dantzaren praktika sozialaren garapena
Urteak joan, urteak jin, Leinua inplikatzen edota ekitaldiak antolatzen ditu (ohiko dantzaldiak, tailerrak…) eta horrela, euskal dantzaren praktika amankomunak arrapizten laguntzen ditu.
Euskal dantzaren eta kulturaren jendarteratzea
Euskal jestu koreografikoari zentzuaren ematea erronka nagusia da, horrek isilka hedatzen ari den folklorizazioaren oztopoa saihesten du. Mintzaldiak, erakusketak, egiazko tradizio ekimenetan parte hartzea: hauek oro erregularki Leinuako kideei proposatuak dira bainan ere beste publikoei.
Zorroztasunarekin batera bizikidetasuna
Kultura eta arte egitasmo ausartaren sortzeak eta bideratzeak ez du inola ere jendeen arteko bizikidetasuna baztertzen. Leinua herri-hezkuntzarako elkartea da eta ondorioz, saiatzen da bere kideekin adiskidetasun eta elkartasunezko harremanen lehenestea eta garatzea.
Euskal dantza bere osotasunean: begiratzen diogunari bainan ere partekatzen duguna mutxikoen eta beste euskal dantza bateratzaileen inguruan. Leinua Konpainiak bideratzen dituen ekintza artistikoetaz gain, musikariek dantzariak lagun euskal dantzaren eta musikaren praktika sozialaren aldeko egitasmoak garatzen dituzte: Baionako bestetako "Dantzazpi" edo "Karrikaldi" hitzorduetan, "Hiruak Dantzan" ...
Gehiago jakin
- Leinua taldea (Web)
- Karrikaldi 2024 (Argazki bilduma)
- Karrikaldi 2023 (Argazki bilduma)
- Hiriburuko Uhaina elkartea
Lorentxa Saragueta
Komunikazio arduraduna
Testua: Leinua taldea I Argazkiak: Lorentxa Saragueta