Iosune de Goñi Garcia idazleari bisita Nekatoenean

2023-12-12

Iosune de Goñi Garcia (Burlata, 1993), idazlea, argazkilaria eta itzultzailea Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan egon zen joan den azaroan, Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak antolatu idazketa egonaldiaren karietara. Nahia Garat argazkilari baxenabartarra harengana joan zen haren sormenerako iturriak deskubritu nahiz...

Iosune de Goñi Garcia idazleari bisita Nekatoenean
© Nahia Garat

Zuhail, niri so dabil. Begirada irrifarretsu baina mesfidati. Berantean naiz, hatsantua, urduri. Hura ere
horrela dela senditzen dut.
Elkartu gara azkenean. Bere apartamentura sartu eta bere lasaitasunaz betetzen naiz.
Etxeko gela ilunak erakusten dizkit. Ideien sortzeko lekua izan behar du. Nik ere.
Lehenik bere ganbara. Bere tresnak jartzen ditu ohe gainean. Argazki tresna analogikoak, karnetak,
pelikulak, liburuak, arkatz eta estiloak.

Iosune de Goñi Garcia © Nahia Garat
Iosune de Goñi Garcia © Nahia Garat

Mugimenduan edo geldirik, bere grazia sumatzen dut. Esku luze eta finak, bere eraztuneko sugearen
antzekoak.
Isladak agertzen dira, ilargi bat larru xoko batean.
Islandiaz eta Errusiaz hitz egiten dit, luzaz fantasmatu ditudan lurraldeak. Hari eite dutenak.
Misteriotsu, zurbil eta melankolikoak.
Idazle, argazkilari eta itzultzailea da. Ttipitan marrazten zuen.
Bere bidea egin du, adieraz daitekeen eta adierazezinaren artean ibiliz.
Sensibilitatea, kezkak, borondatea, baita dudak izanez ere seguraski. Lurralde bat urruntzen delarik, beste eremu batera eramaten duen tresna bat atzeman behar da.
Idatzi eta adierazi. Lehenbailehen. Ikusezinarengana hurbiltzeko, haren hunkitzeko.
Batzuei oihartzun eginen die eta norbaiten ezagutza egitera eramanen ditu. Baina norberaren ezagutza egitera lehenik.

Iosune de Goñi Garcia © Nahia Garat
Iosune de Goñi Garcia © Nahia Garat

Bakartasunean murgildu, intuizio eta harremantze idazketa batean. Adieraz daitekeen eta adierazezinaren artean.
Eta ideiak eskas edo korapilatzen direlarik, etxetik atera.
Zuhaitzetatik hurbildu, ahal bezain hurbil. Bizi dena hunkitu. Lurrari lotu. Gogoetak utzi, begiak hetsi
eta emozioa bizitu bere osotasunean.
Iratzarri arte, hurrengo ikusmena arte.

Gehiago jakin

Maia Etchandy

Kultura bitartekaritzaren arduraduna

maia.etchandy@eke.eus

Argazkiak eta testuak: Nahia Garat