Pastoral bat Séverine Dabadie argazkilariaren begiradatik
2024.07.10
Pantxika Urruty errejentaren gidaritzapean, lurraldeko 125 boluntario baino gehiagok urtebete daramate lanean Inesa de Gaxenen patu sinestezina partekatzeko. Desmartxa etnografiko, soziologiko eta artistiko bati jarraikiz, Séverine Dabadie (Miarritze, 1964) argazkilaria betidanik izan da euskal kultur ondareari interesatua. Bere argazkiek "Inesa de Gaxen pastorala"-ren prestaketa eta Bastidan emanak izan ziren bi emanaldietan izandako esperientzia errepasatzen dute.
Emazte horren historia, gaur egun oraindik ezaguna eta kontatua da, eta horregatik nahi izan du Pantxika Urrutyk, bere inguruko pastoral bat egin. Pastoralaren idazketa, Itxaro Borda-ri manatu dio. Hastapenean euskaraz izanen zela uste bazuen ere, Xarneguko herritarrekin mintzatzean ohartu zen «bi hizkuntzek presentzia» izan dutela leku horretan. Xarnegu eremuko berezitasuna da «bi nortasunek bakarra» osatzen dutela, Urrutyren arabera. «Ber familian okzitaniarrak eta euskaldunak badira, eta naturala da haientzat». Hala, Bordak idatzitakoa Yvan Barayrek itzuli du okzitanierara, «pertsonaia zehatz batzuentzat eta kantuentzat».
1566an Bastidan sortua, bere patua Bidasoaren bi aldeetan XVII. mendearen hasiera adierazten duten erlijio-jazarpenei lotua da. 1580an, 14 urte zituela, Inesa sorginkeriaz salatua izan zen eta Urtubiako jaunak atxilotu zuen Hendaian.
Azkenik, 18 urterekin askatu zuten, Akizeko apezpikuak errugabetu ondoan. Orduan, Irunen babestu eta Hondarribiko Pedro de Sanza soldaduarekin ezkondu zen. 1611n sorginkeria leporatu zioten berriro...
Gehiago jakin
- Itxaro Borda
- Inesa de Gaxen (Liburuxka)
AGENDA
Lorentxa Saragueta
Komunikazio arduraduna
Argazkiak: Séverine Dabadie - Testua: Inesa de Gaxen pastorala