Uztaritzeko Heraitze auzoko Ganixen ihauterietako tradizioa berpiztu da
2024.02.04
Jean-Baptiste Hiribarrenek 1927an Purguko auzoko Antza Plazan eginiko filman (Maiztegi familiaren jabegoa) oinarrituz, Errobiko Kaskarotak elkarteak nahi izan du Heraitzekoa den ihauteri tradizio berezi hori berpiztu. Aurten, Hartzaro festibala kari Ganixak eta Kaskarotak elkarrekin dantzan aritu dira.
Mende batez ahantzia izan ondoren, Uztaritzeko Kaskaroten tradizio multisekularrari segituz, tradizio hori mistotasunaren kontzeptu sozio-garaikidera egokitua izan da, Kultura Eskubideak eta haien tokiko aplikazioa errespetatuz, aldi berean sorkuntza koreografiko eta musikaletan oinarrituta.
Tradizioaren aldetik, “berpizte” hori Jean-Michel Guilcher CNRSeko ikerlariaren ihauterietako tradizioen bilduman oinarritu da. Bilduma hori Euskal Museoaren 1969ko 4. hiruhilekoko 46. agerkarian argitaratu zen, Louis Dassancek aitzinsolasa idatzirik, eta "Ihauterietako Dantza eta Desfile tradizionalak Lapurdin" izenburupean.
Sorkuntzaren aldetik, Jose Cazaubon koreografoaren laguntzarekin, zenbait dantza eta musika sortu dira, hala nola “Makil dantza”, “Ingurutxo” (dantzarako gomita) eta fandangoaren koreografia espezifiko bat.
Gehiago jakin
Lorentxa Saragueta
Komunikazio arduraduna
Testua: Uztaritzeko Herriko Etxea | Argazkiak: Lorentxa Saragueta