Biharko artistak ezagutarazten dituen kantu lehiaketa
2024.05.14
Edizio batetik bestera gero eta kopuru handiagoan biltzen dira kantuzaleak Haur Kantu Txapelketaren karietara, euskal kantuarekin duten atxikimendua erakutsiz. Bruno Bereau (Baiona, 1979) argazkilariaren argazkiek Ainarbe eta Larresoroko Haur kantu txapelketako giroan murgiltzen gaituzte.
Ipar Euskal Herriko Haur Kantu Txapelketa 2024ko apirilaren 7an abiatu zen Aiziritzen, 326 kantarirekin. Apirilaren 13an, Ainharben, 300 bat parte-hartzaile izan ziren. Maiatzaren 5ean Larresoron, inoizko parte hartzerik handiena ukan du, 200 haurrekin.
Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan ere izanen dira finalerdiak. Finalerdi horietako kantari hoberenek, finalean parte hartuko dute, Urdiñarben, ekainaren 8an.
Txapelketa bat baino gehiago, Haur Kantu Txapelketa, euskara eta euskal kantuari leku bat eskaintzen dien kultur ekitaldi bat da. Kantari gazteei biharko talentu bilakatzeko aukera emanez.
Zorionak kantari txiki guziei eta zorte on finalerako!
Lorentxa Saragueta
Komunikazio arduraduna
Argazkiak: Bruno Bereau. Testua: EKE