Elkartrukatzeko gunea eta kanporako leihoa

2025.04.16

Dituen gaitasunei esker, aukeren paleta abantzu mugagabea da Espelletenian. Hainbat giro eta gune eskuragarri ezartzen ditu, urte osoan zehar jarduera desberdinak antolatu eta proposatzeko. Ideia espazioa mutualizatzea da, proiektu anitzei indarra emateko. Musika kurtsoak, komiki sorkuntza jarduera, akuarela, hitzaldiak, proiekzioak, liburu aurkezpenak, poteria, bilkurak... Dena da posible Espelletenian, eta euskaraz!

Elkartrukatzeko gunea eta kanporako leihoa
© Lorentxa Saragueta

Espelletenia gunea hobeki ezagutzeko, entzun dezagun Maialen, BADA komunikabideko kideen mikroan. 


Zer da Baipeletenia?

Baipeletenia elkartea amets eta sormen energiaz beteriko jende nahasketaz osatua da. Urte guzian zehar, Baipeleteniak gertakari eta gaualdi kulturalak proposatzen ditu, dantza, musika, kultura desberdinak, ibarreko eta inguruko herritarrak trukaketaren eta alaitasunaren inguruan elkartzeko helburuarekin.

Jérémy Larronde "Espelletenia" © Lorentxa Saragueta
Jérémy Larronde "Espelletenia" © Lorentxa Saragueta

Baipeleteniarekin, hilabeteko azken larunbatero, kontzertuak antolatzen dira (Folka, rocka, klasikoa, tradizionala, rapa). Joan zaitezte momentu polit bat pasatzera, elkarbiltzearen, dantzaren eta musikaren inguruan. Musika talde batean ari zarete eta zuen lan berriak ezagutarazi nahi dituzue? Ez ezazue duda haiekin harremanetan sartzea Espelletenian emanaldi bat antolatzeko.

Ekhi Lambert 2023 - © Lorentxa Saragueta
Ekhi Lambert 2023 - © Lorentxa Saragueta

Oholtza batez horniturik, Espelleteniak hiru antzerki talde biltzen ditu, beren trebatze eta emanaldietarako. Bestalde, liburutegi partekatua proposatzen du. Honen helburua Oztibarreko herritarrei eskuragarri diren liburu zerrenda bat proposatzea da, liburuak liburutegiari prestatuz ala emanez. Espelleteniako egongelan modu askean irakurtzeko aukera bada. Etxean irakurtzeko mailegatu ahal izateko aldiz, irakurle taldeko kide izan behar da. Elkartasuneko logika soziala, irakurketaren bidez ibarreko herritarrak elkar ezagutarazi eta hurbilarazten dituena. BIK taldeak (Baipeleteniako Irakurleen Kluba) euskarazko liburu baten aurkezpena antolatzen du hilabetero.

 

Gehiago jakin

2025eko udaberriko agenda

Lorentxa Saragueta

Komunikazio arduraduna

lorentxa.saragueta@eke.eus

Testua: Espelletenia I Argazkiak: Lorentxa Saragueta I Bideoa: BADA