Ekhi Lambert konpositore eta kantautorearen sormen-egonaldiak
2023-12-04
Irulegiko konpositore eta kantautoreak Azpeitia, Miarritze eta Larzabale artean antolatu egonaldi artistikoan parte hartu du 2023ko urri-azaroan. Biarritzeko Atabalen zegoelarik bisita bat egin diogu bere proiektu berriaz gehiago jakiteko.

Euskal kultur erakundeak, Atabal aretoak, Azpeitiako Kulturaz Kooperatibak eta Musika Bulegoak elkarlanean sortu egonaldi artistikorako hautatua izan zen Ekhi Lambert.
2023ko urriaren 12an, proiektuaren borobiltzeko, egonaldi-burutze publiko bat eskaini zuen Larzabaleko Espelletenia ostatu-gune kulturalean.