Durangoko Azoka Iparraldeko artista gazteen ikuspundutik
2024.12.17
Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko Azokan. Aurten ere, liburu eta diskoen aurkezpen publikoak eginak izan dira.
BADA komunikabideko kideek artista batzuk elkarrizketatu dituzte.
Aurten hemezortzi urte bete ditu Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko lankidetzak. Partaidetza honi esker, argitaletxeek, disketxeek eta kultura elkarteek dirulaguntza bat eta laguntza tekniko bat ukaiten dute EKErenganik. Horrela, erakusmahaia merkeago alokatzen ahal dute eta errazago sartzen ahal dira azokaren programazioan (kontzertuak, liburu aurkezpenak...). Ororen buru, EKEk plantan eman jarraipen programari esker, Ipar Euskal Herriko egituren presentzia garatzen eta iraunkortzen da urtez urte eta bide batez, ipar Euskal Herriko euskal kulturari oihartzun gehiago ematen zaio hego Euskal Herrian.
2024an, Euskal kultur erakundeak 16 egitura edota artista/talde lagundu ditu azokan parte hartzen:
- Argitaletxeak: Gatuzain, Herrima, Ikas, Maiatz, Zortziko
- Diskoetxe edo musika elkarteak: Altzükütarrak, Belarri, Ekhi Lambert, Kuartz, Maider, Maskak, Mattin Lerissa, Mirabe, Usopop diskak, Xutik
- Elkartea: Seaska
2024an plazaratu diren euskarazko 53 berritasun:
- 34 liburu
- 16 disko
- 3 bestelako ekoizpen (literatura aldizkari, egutegi, mapa)
Eskaintza aberats eta zabala aurtengoa!
Gehiago jakin
Lorentxa Saragueta
Komunikazio arduraduna
Bideoa: BADA I Argazkiak: Lorentxa Saragueta