Mendia eta ni
2025.02.06
- Egilea:
- Edurne Urrestarazu, Irati Peluaga
- Generoa:
- Haur eta gazte literatua
- Argitaletxea:
- Ikas
- Euskarria:
- Liburua
Neska gazte bat solasean hasi da Islandiako mendi batekin: Alde batetik jendeen ttipitasuna, haien biziaren laburtasuna eta mugimendu beharra, eta bestetik milioika urtez leku berean irauten duen mendia, ingurumenari arras lotua, kasik higiezina. Bien arteko elkarrizketak ingurumenari eta biziari buruzko gogoetak ekartzen ditu, mendien eta sumendien osaketaren ulertzeko bidea irekitzeaz gain.
Gaiak: ingurumena, biziaren forma desberdinak, biziaren zentsua, zientziak (mendia eta sumendia)
Adina: 9 urtetik goiti
Gehiago jakin
- Mendia eta ni - Ikas pedagogia zerbitzua
