Liburua

Haize beltza

2025.03.05

Egilea:
Amaiur Epher
Generoa:
Eleberria
Argitaletxea:
Txalaparta
Euskarria:
Liburua

Hertzainak taldeak badu kantu bat Ispiluaren aurrean izenekoa, eta halaxe agertzen zaigu Haize beltza eleberriko protagonista, ispiluari parez pare. Amaiur Epher idazle eta musikari garaztarraren bigarren eleberria da, Maiatz etxean argitaratutako Profeten iruzurra eta gero. Epher berak bezala, Itxaro Bordaren Pakean ützi arte nobelak 30 urte bete ditu 2024an, non lehenengoz agertzen baita Amaia Ezpeldoi pertsonaia. Are, detektibe erruralaren liburu guziek kantu bati egiten diote erreferentzia; Epherrek biak maite ditu, bai Ezpeldoiren joan-jinak, bai Hertzainak taldea, eta bere eleberri honetan begi-kliska egin nahi izan die. Ez haiei bakarrik, azken ehun urteotako kultur genealogia bat bistaratzen baitzaigu ia oharkabean.

Gehiago jakin

Haize beltza
© Txalaparta