Anje Duhalde eta Kanboko harmoniaren elkarlan emankorra
2023-10-04
Ez ohiko kantaldia eskaini du Anje Duhaldek Kanboko Harmoniarekin Arnaga etxeko lorategian, 2023ko agorrilaren 10ean. Kantari lapurtarraren kantu ezagunak birmoldatu zituzten Rémy Gachis-k eta Philippe De Ezkurrak harmoniak jo zitzan. Eta emaitza zoragarria izan da. Proiektu aparta horren inguruko argazki-erreportaje bat proposatzen dugu hemen. Gogoan ukan Anje Duhaldek eta Kanboko Harmoniak, kontzertu berri bat eskainiko dutela 2024ko otsailaren 2an, Uztaritzen, Hartzaro festibalaren karietara.
Elkarte kanboar zaharrena eta euskal rockaren aitzindaria! Zer elkartze harrigarria!
Bazuen aspaldi Kanboko harmoniak proiektu hau bazaukala gogoan. David Rachet zuzendaritzarekin abiatu dinamikaren segida bat baizik ez da izan nonbait. Gogoratu behar da hitzordu eta kontzertu batzuen bidez artista eta errepertorio desberdinen ezagutzera eraman gaituela harmoniak azken 10 urte hauetan: juke-box kontzertua, magiaren ikusgarri bat, tindulari batekin kontzertua, Olivia Ipharraguerre kantariarekin elkartze bat kabaretako eta musika komediaren inguruan...
Aldi honetan beraz Anje Duhalde kantautore eta musikariarekin kolaboratu du harmoniak.
1970eko hamarkadatik hona euskal musikaren historia markatu duen artistaren 50 urteko ibilbidea ospatu da aurten.
Plazer handia hartu dute musikari guziek, Anje Duhaldek poesiarentzat, folk eta rock munduarentzat baita ere Euskal Herriarentzat eta oroz gainetik euskararentzat daukan amodioa partekatuz.