Zuberoako pastorala

Erdi-Aroko antzerkietatik datorren antzerki kantatua eta antzeztua
Zuberoko pastorala kanpoko euskal antzerki herrikoi landuena da. XVIII. mende aitzineko eskuizkriburik ez izanik ere, antzeztua eta kantatua den antzerki mota hori Erdi-Aroko antzerkietatik dator, hain segur ere.
Jean Haritschelhar (1923-2013) euskaltzainburu ohi zenak gai honetaz Biarritzeko mediatekan 2008ko agorrilaren 14an eman zuen hitzaldiaren grabaketa denen esku jartzen dugu (oharra: mintzaldia azken urteotan filmaturiko pastorala batzuen bideoz aberastua izan zen).
Lehen zatia Bigarren zatia