Iratzeder

Iratzeder

Xabier Diharce, "Iratzeder" ezizenez ezagunagoa zen lapurtar olerkari emankorra 2008ko urriaren 13an pausatu da Belokeko frailetxean. 88 urte zituen. Iratzeder bere bizi luzean ez da euskaraz izkiriatzetik gelditu. Biziaren olerkia liburu gotorrean eta Biziaren gudaldia liburuetan aurkitzen dira, besteak beste, Euskal Herria goresten duten idazki hunkigarriak. Dokumentu honetan olerkariak bere poema zonbaitzu irakurtzen ditu.