Philippe Fautous
Philippe Fautous, Patchiku arrantzontziaren jabea, ofizioaren aprendizgoa barku honetan egin zuen. 2002tik Monumento Historiko izendatua den untzia desegitera zoala ikusirik erosi zuen 2005ean. Haren inguruan elkarte bat muntaturik, Patchiku berritzeko lanak Ziburuko Marin xantieretan abiatu dira. Donibane Lohizune - Ziburuko portuko enbasadore bilakatuko den untziaz mintzo zauku.